ADIBIDEZ LEHIAKETA 2019

Aurton ere, aurreko ikasturteetan bezala, Bizkaiko ACEX-programak (ACtividades EXtraEScolares) “Adibidez” izeneko lehiaketa berri bat antolatu du. Liburutegiaren bidez ziklo guztietako ikasleen parte-hartzea bultzatu da, eta gurasoei ere zabaltzen zaizue eskaintza hau.
Aurtengo gaia “Nire bizitzako ametsa” 
Prozedura: Edizio berri honetan izandako amets bat kontatzea proposatzen da, irudi batez apaindua. 150 hitz gehienezko testua eta irudia DIN4 batean aurkeztu behar da. 
Epea: Lanak eskolako liburutegian aurkeztu behar dira martxoaren 11a baino lehen. Liburutegiaren zuzenbide elektronikora ere bidali dezakezue sanfrantzisko.liburutegi@gmail.com eskolakoliburutegia@bermeosanfrantzisko.com 
Anima zaitez! 
Gogora ezazue azken urteotan eskolako gurasoak eta ikasleak izan direla lehenengo sariaren irabazleak : Orlando Imperatore 2009-2010 ikasturtean, Arantza Goienetxea 2010-2011n, Miren Edurne Bilbao eta Claudia Ucín 2011-2012an, Leire Olabarria eta Araia Agirre 2012-2013an, Joseba Del Prado eta Aitor Alonso 2013-2014ean, Goretti Asla eta Aintzane Albizu 2014-2015ean eta Aintzane Albizu 2016-2017an eta Gaizka Latxaga eta Agurne Bilbao 2017-2018 ikasturtean. Bide batez aurreko edizioen irabazleak zoriondu eta gurasoen aldetik izan den partaidetza eskertu.


iruzkinik ez: