GIRO BIKAINA GURE LIBURUTEGIAN

Martxan dago ikasturtea, martxan ere gure liburutegia. Giro bikaina dugu eguerdietan baita arratsaldeetan. Hainbat lagun lanean txintxo txintxo, liburuak irakurtzen, istorioak asmatzen, ipuinak idazten eta ilustratzen. Hainbat "ameslari" liburutegian gozatzen eta disfrutatzen.
ZATOZ LIBURUTEGIRA, gure txoko miresgarrira,
ZATOZ LIBURUTEGIRA, liburuen mundu zoragarrira!!

(Musika kentzeko klika ezazu ikonoan)

2009/11/07

MILA ATERKI DESBERDIN



Isilatuna eta elkartasuna Portuzarrean,
mila aterki desberdin
haize eta euripean,
mila kolore desberdin
eta desio bakar bat
ASKATASUNA ARRANTZALEENTZAT
Ana

2009/11/04

BELDURREZKO IPUINAK

Beldurrezko ipuinak idazten gabiltza aspaldion gure liburutegian. Hainbat istorio beldurgarri, hainbat pertsonai ikaragarri : mamuak, pirata maltzurrak, etxe sorginduak...
Lehenengo eta behin ipuinak eskuz idatzi, gero ordenagailuz apaindu eta azkenik gure ahotsekin grabatu. Hona hemen ipuintzo batzuk, beste guztiak liburutegiak argitaraturako beste blog honetan daude.
http://beldurrezkoipuinak.blogspot.com/















2009/10/30

"ADIBIDEZ" LEHIAKETEA

Iazko ikasturtean "Adibidez" aldizkariak antolatutako lehiaketan parte hartu genuen. Gurasoek eta aitita-amonek kontatutako hainbat bihurrikeri idatzi genituen liburutegian. Gure eskolak lehiaketa honetan sari berezi bat lortu zuen aurkeztutako lanaren kalitatea eta aurkezpenagatik.
Maiatzaren 12an Barakaldoko Clara Campoamor Kultura Etxera joan ginen saria jasotzera. (Bihotza Turienzo, Maialen Correcher, Izaro Baza, Irati Torre, Miren Aizpuru, Oier Atxurra eta Jon Carranza)
ññññ
Hona hemen aurkeztutako lanak eta Clara Campoamor Kultura Etxean izandako ekitaldiaren argazki batzuk.
1
ZORIONAK TXAPELDUNAK












2009/10/15

AITOR ARANA GURE LIBURUTEGIAN

Aitor Arana hirugarren zikloko ikasleekin solas egitera etorri zen. Eskolan berak idatzitako liburua irakurri genuen, "Gaueko ortzadarra" eta gero idazleari buruzko informazioa aurkituz lantxo hau prestatu genuen.

ESKERRIK ASKO AITOR GUREKIN EGOTEAGATIK





2009/06/15

IÑAKI ZUBELDIA IDAZLEA GURE LIBURUTEGIAN

Iñaki Zubeldia idazlea 2. zikloko ikasleekin eskolan irakurritako liburuei buruz hitz egitera etorri zitzaigun gure liburutegira. Solasaldi polit bat izan genuen elkarrekin.

video

2008/11/19

POESIAZ JANTZITAKO UDAZKENA

ZATOZ LIBURUTEGIRA OLERKIAK IDAZTERA ZATOZ LIBURUTEGIRA ETA POESIAZ JANTZIKO DUGU... UDAZKENA.
Aspaldion udazkenari buruzko olerkitxoak gaude liburutegian asmatzen. Giro polita sortu da, olerkiak irakurtzen, errima bilatzen, bata besteari laguntzen, eta musikaz eta olerkiz gure liburutegia janzten.


Hona hemen egindako marrazkiak eta olerkiak, eta guk disfrutatu dugun beste idazten zuek disfruta ezazue irakurtzen!!


ESKERRIK ASKO parte hartzaile guztiei!!