...ETA EURIA DENEAN...IPUINAK HORMAN!!

Eguerdian, euria dela eta, lehen zikloko gelak etorri dira liburutegira. Gaur ez dugu ipuinik kontatu, asko izan gara eta, baina Mark Twain idazlearen “Tom Sawyer eta Huckleberry Finn-en abenturak” izeneko marrazki bizidunak ikusi ditugu. Horrela Mark Twain idazle amerikarra nor zen ikasi dugu, Missisipi ibaia kokatu eta liburuen protagonistak ezagutu: Huck, Tom, Jou indiarra, Becky, Douglas anderea, Zoli txakurra… 
Asko ikasi dugu, interesgarria benetan!!

iruzkinik ez: