KURTSO AMAIERAKO IRTEERA-ACEX 2017

Kurtso amaierako irteera egin dugu ACEX proiektuaren barruan. Barakaldoko Munoa Parkea bisitatu dugu "Ezagutu Barakaldo" programaren eskutik. 
Gidari bikaina izan dugu, eskerrik asko Iratxe, benetan bisita aberasgarria!!!




WEBGUNE BARRIAK

Aurton hiru erakusketa izan ditugu liburutegian:  ClownPrintze Txikia eta Star Wars. Erakusketa bakoitzeko web orri  bat argitaratu dugu. Hemen dituzue linkak:

































XABIER MENDIGUREN IDAZLEA GURE LIBURUTEGIAN

Xabier Mendiguren idazlea 2. eta 1. zikloko ikasleekin izan dugu eskolako liburutegian. 2.mailako ikasleek berak idatzitako Hiru triku, hiru truku liburua irakurri dute, eta 2.ziklokoek Kulerozahar, Puzkertin eta Super Ondo
Saio bikainak atera dira. 
Eskerrik asko Xabier gurekin egoteagatik.


 

ALAINE AGIRRE GURE LIBURUTEGIAN

Alaine Agirre idazlea  eskolako liburutegira etorri zaigu 2. mailako ikasleei berak idatzitako Martin (Lazarillo Saria 2015) liburu hunkigarria kontatzera.  
Saio politak atera dira  eta  asko disfrutatu dugu.
Eskerrik asko Alaine gurekin egoteagatik.