"ADIBIDEZ" LEHIAKETEA

Iazko ikasturtean "Adibidez" aldizkariak antolatutako lehiaketan parte hartu genuen. Gurasoek eta aitita-amonek kontatutako hainbat bihurrikeri idatzi genituen liburutegian. Gure eskolak lehiaketa honetan sari berezi bat lortu zuen aurkeztutako lanaren kalitatea eta aurkezpenagatik.
Maiatzaren 12an Barakaldoko Clara Campoamor Kultura Etxera joan ginen saria jasotzera. (Bihotza Turienzo, Maialen Correcher, Izaro Baza, Irati Torre, Miren Aizpuru, Oier Atxurra eta Jon Carranza)
ññññ
Hona hemen aurkeztutako lanak eta Clara Campoamor Kultura Etxean izandako ekitaldiaren argazki batzuk.
1
ZORIONAK TXAPELDUNAK




BELDURREZKO IPUINAK

Beldurrezko ipuinak idazten gabiltza aspaldion gure liburutegian. Hainbat istorio beldurgarri, haibat pertsonai ikaragarri : mumuak, pirata maltzurrak, etxe sorginduak...
Lehenego eta behin ipuinak eskuz idatzi, gero ordenagailuz apaindu eta azkenik gure ahotsekin grabatu. Hona hemen lehenengo ipuintxoak, laster izango dituzue besteak.


AITOR ARANA GURE LIBURUTEGIAN

Aitor Arana hirugarren zikloko ikasleekin solas egitera etorri zen. Eskolan berak idatzitako liburua irakurri genuen, "Gaueko ortzadarra" eta gero idazleari buruzko informazioa aurkituz lantxo hau prestatu genuen.

ESKERRIK ASKO AITOR GUREKIN EGOTEAGATIK