POESIAZ JANTZITAKO UDAZKENA

ZATOZ LIBURUTEGIRA OLERKIAK IDAZTERA ZATOZ LIBURUTEGIRA ETA POESIAZ JANTZIKO DUGU... UDAZKENA.
Aspaldion udazkenari buruzko olerkitxoak gaude liburutegian asmatzen. Giro polita sortu da, olerkiak irakurtzen, errima bilatzen, bata besteari laguntzen, eta musikaz eta olerkiz gure liburutegia janzten.


Hona hemen egindako marrazkiak eta olerkiak, eta guk disfrutatu dugun beste idazten zuek disfruta ezazue irakurtzen!!


ESKERRIK ASKO parte hartzaile guztiei!!







MASKOTEN LEHIAKETA

Gure liburutegiko maskotak aukeratzeko lehiaketa bat antolatu da. Arrakasta handia izan du eta hainbat maskota asmatu dira. Nahi baduzu "Mikoleta", liburutegiko tximeleta, eta "Burutsu", liburutegiko sagutxu, ezagutu zatoz liburutegira urriaren 24an, liburutegiaren eguna, maskota guztien bideo ikuskatuko dugu eta parte-hartzaileek saritxo bat jasoko dute.

ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO parte hartzegatik.





KARLOS SANTISTEBAN IDAZLEA GURE LIBURUTEGIAN



Karlos Santistebanen liburu bi irakurri zituzten bigarren ziklokoek : Ostadarraren zazpi ateak, Eguzkia puxtarrian eta Hura abentura! Gure eskolako liburutegira etorri zen beraren liburuei buruz hitz egitera. Hona hemen hirugarren ziklokoek prestatutako power point-a.

ESKERRIK ASKO KARLOS gurekin egoteagatik.


LIBURU MIRESGARRIA

Maialenek eta Iratik ipuin miresgarri hau asmatu dute ume txikientzat. Klika ezazu eta liburuak, txakurtxoak eta txerritxoak , dantzan ikusiko dituzu.
Zorionak!!


MARK TWAIN

Mark Twain idazlearen erakusketa izan genuen gure liburutegia, bere biografia eta bibliografia ikasi genuen power point honen bidez.
"Tom Sawyerren abenturak" bideoz ikuskatu zuten txikienak eta nagusiak liburuak eraman zituzten irakurtzera.

IÑAKI FRIERA IDAZLEA GURE LIBURUTEGIAN

Inaki Friera idazlearekin egon ginen gure librutegian "Izarokoaltxorra" izeneko liburuari buruz solasean.
Hona hemen egin genion diapositiba montajea.
Eskerrik asko Iñaki gurekin egoteagatik!!!



SORGIN TXOROA

Josep Gregorik idatzitako ipun sorginduaren irudiak egin dituzte 1go zikloko ikasleek, ilustratzaile bikainak!!

HIRU TXERRIKUMEAK (Irati, Leire eta Maider)

Iratik, Leirek eta Maiderrek ipuintxo klasiko
honen power pointa egin dute eskolako ume txikientzat.





MAMU BAT LARRI LARRI - Naia eta Maria

Ipuintxo hau Laura Gallegoren liburuaren egokitzapena da.
Nahia eta Maria dira egileak.






Bazen behin mamu bat gaztelu handi eta zahar batean bizi zena.

Egun batean mamua kalera irten zen eta zikindu egin zen. Mamua larri–larri gaztelurantz abiatu zen. Mamuak ez zeukan arropa gehiagorik eta denbora apur bat pasatu ondoren printzesa baten gutuna hartu zuen. Printzesak Nahia zuen izena eta mamuak Felipe.

Mamuak arropak oso zikin zituen eta ez zekien zer egin. Garbitzen ari zen baina ez zen kentzen. Mamua kezkaturik kalera irten zen eta atso bat ikusi zuen. Atsoak hau ezan zion :

-Noren bila zabiltza ?
-Printzesaren bila - erantzun zion mamuak.
-Gaztelu horretan bizi da - esan zion atsoak.

Eta mamua gaztelurantz habiatu zen.

Halako batean bidetik ogro bat ikusi zuen. Baina bera mamua zenez ez zen ikaratu. Eta mamuak hau esan zion :



-Nire laguna izan nahi al duzu?
Eta ogroak erantzun zion :
-Ni zure laguna izan?? Tira , tira!!! Nik ez dut nahi zure laguna izan. Joan zaitez hemendik!



Mamua triste-triste abiatu zen gaztelurantz eta bidetik putzu bat aurkitu zuen . Hor arropak garbitzen hasi zen. Asko kostatu zitzaion baina azkenean mamuak bere izara elur maluten baino zuriago utzi zuen.

Hurrengo gauean printzesaren gonbidapenera joan zen oso garbi. Eta gau dibertigarria eta zoriontsua pasatu zuen beste mamuen artean.





Eta ala bazan ala ez bazan
sar dadila kalabazan
eta irten dadila
Bermeoko plazan.

KEZKAMUXELAK

Anthony Browne idazle ingelesaren Kezkamuxela liburua landu genuen 5 urteko geletan eta 1go zikloan.
Bakoitzak irudi bat asmatu, ipuin zatitxo bat irakurri eta honela geratu zitzaigun ipuintxoa.

ASMA EZAZU ZURE MUNSTROA

Guk asmatutako munstruoak deskribatu genituen liburutegian. Bakoitzak bere grabaketa egin eta entzun ezazue nolako bideo beldurgarria atera genuen.

LIBURUTEGIAREN EGUNA 2007

Liburutegiaren eguna urriaren 24an ospatzen da. Hona hemen liburutegian egindako postaltxoak.

ASMA EZAZU ZURE MOZORROA

Mozorroak eta beraiei buruzko istoriotxoak asmatu ondoren bideotxo hau atera genuen.