ODOLEKO MINBIZIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA 2018

Maiatzaren 28an Odoleko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Liburutegian & ikurra margoztu dugu "You and Me minbiaren aurka" esanez gaixotasun hau sufritzen dutenenganako gure solidaritatea adierazi dugu. 



PATXI ZUBUZARRETA GURE LIBURUTEGIAN

Patxi Zubizarreta etorri zaigu gure liburutegira 3.zikloko ikasleei hitz egitera. Asko disfrutatu dugu bere istorioak eta anekdotak entzuten, bere txikitako bizipenak, bere bidaiak, nola idazten dituen liburuak... Hunkitu egin gaitu, ikasleei eta irakasleei, "handiei" eta "txikiei". Liburuen ahotsetik entzun ditugu istorioak bere liburuak irakurri ditugunean, baina bere bihotzetik gure bihotzetara heldu dira ahots horiek gaur goizean. Liburuei eta bizitzari buruz, pertsonaiei eta pertsonei buruz, paisaiei eta beste munduei buruz... Asko eta asko ikasi dugu.
MILA ESKER PATXI ZUBIZARRETA.  
Xia Tenzinen moduan "AUNDIYA" ZARA .

HOMOFOBIA, LESBOFOFIA, TRANSFOBIA eta BIFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Maiatzaren 17an HOMOFOBIA, LESBOFOFIA, TRANSFOBIA eta BIFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da.



PATXI ZUBIZARRETA BIHAR GURE LIBURUTEGIAN

Patxi Zubizarreta etorriko zaigu bihar eskolako liburutegira 3.zikloko ikasleen egotera.
Berak idatzitako 3 liburu irakurri dituzte ikasleek; Hiru lagun, Tres días en el vientre de la ballena eta Xia Tenzinen bidaia miresgarria.
Mila esker Patxi Zubizarreta  gurekin egoteagatik.


LUCIAREN IRUDIA

Hemen duzue Luciak egindako irudu geometriko. "Fuetak" jarri dio izena. Oso polita.