ANTZINAKO KOMIKI-BILDUMAK

Guraso batek batek oparitutako erlikia batzuk heldu dira liburutegira, 1958 urteko "Jaimito" , 1987 urteko Zipi Zape eta Mortadelo y Filemón komiki-bildumak. Eskerrik asko Amaia!

OILOBUSTIA-(Émile Jadoul)

Gaur eskolako liburutegian liburu berria irakurri dugu 5 urtekoekin: Emile Jadoulen "Oilobustia". Ze ondo pasa dugun Eduardo eta bere aitarekin!! Hasieran aita apur bat beldurtuta egon da baina tira... azkenean ausartu da... 
Geuk ere, bainujantziak jantzita, arrisku-jauziak egin ditugu, eta igeri egiten ikasi dugu: bular-igeriketa, crawl... Hau zortea!!!!

HAURREN MINBIZIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Aurreko egunetan, Minbizia Duten Haurren Nazioarteko Eguna dela eta,  liburutegian hausnarketa eta ekintza solidarioa egin genituen (zer da minbizia, hezur-muin emaileak, osatzeko bidea, kanpainak, lazo solidarioa, kate solidarioa...)
Mila esker parte-hartzaile guztiei.

 

NEUK IKUSIA LAREETAN

Markel Valdesek gomendatzen du:


OTSAILAK 15-HAURREN MINBIZIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Haurren Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da otsailaren 15ean. Hori dela eta ekintzatxo bat antolatu dugu eskolako liburutegian: lazotxoak okrez margotu eta jolastokira irten  kate solidario bat eginez. Honela, minbizia sufritzen duten haur eta beraien familiaganako solidaritatea adierazi nahi dugu.

ZATOZ LIBURUTEGIRA!!!

Hona hemen gaia  tratatzeko Liburutegiak argitaratutako web-orrialdea.


ELKAR LEHIAKETA 2018

Elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa martxan jarri da. Laster hasiko gara marrazkiak egiten liburutegian. Pello Añorgaren ipuina irratitik entzun eta gero liburutegira etorri marrazkiak egitera.
3.zikloko ikasleek Elena Odriozalak egindako ilustrazio batekin ipuina asmatu behar dute.
ANIMA ZAITEZ eta ZATOZ LIBURUTEGIRA ELKAR LEHIAKETAN PARTE HARTZERA!!
(Klika ezazu irudian ipuina entzuteko eta marrazkia ikusteko)