2017/11/17

LIBURU BERRIAK

Liburudendatik pasa eta hara!!! Gure herriko idazle-ilustratzaileen liburu berriak aurkitu ditugu!!! Gure liburutegiko altxor berriak! Mila esker!!


6.ALDIZKARIA

Hona hemen gure 6. aldizkaria:

2017/11/15

MUNDUTIK ELKARREKIN LEHIAKETA

MUNDUTIK ELKARREKIN-UN MUNDO SOLIDARIO izeneko lehiaketara  liburutegian eta gelan egindako marrazkiak aurkeztu ditugu.  
ESKERRIK ASKO parte-hartzaile guztiei. 
Hona hemen marrazkiak:

ASÍ ES LA VIDA BOOKTRAILERRA

Agurnek eta Ikerrek "Así es la vida" izeneko liburuari buruzko booktrailer polit hau egin dute. 
Zorionak, artistak zarete!! 

WAHIBAK GOMENDATUTAKO LIBURUA

Wahibak gomendatzen du:


2017/11/14

2017/11/13

2017/11/10

ESKOLA-LIBURUTEGIKO TXARTELA

Gaur bost urteko ikasleek oparitxo bat jaso dute: eskola-liburutegiko txartela!!!! 

5.ALDIZKARIA

Hona hemen gure 5.aldizkaria:

2017/11/06

MALENEN IPUINA

Hona hemen Malen Layunok (1go maila)  idatzitako ipuin zoragarria: Sara eta amona. Istorio polit honen protagonistak Sara eta gaixorik dagoen amona dira. ZORIONAK MALEN!!!

2017/10/30

A ZE BELDURRA!!

ALAITZEK GOMENDATZEN DU

Alaitzek Nerea Gabantxoren liburu polita  gomendatzen du:



2017/10/27

HAIZEAREN IPUINA

Hona hemen Haizea Erauzkinek (1go maila)  idatzitako ipuin zoragarria: Txiki eta Lula. Istorio polit honen protagonistaK  Txiki izeneko txakurra eta Lula izeneko katua dira.
ZORIONAK HAIZEA!!!

GONZALOK GOMENDATZEN DAU

Gonzalori asko gustatu zaio Mario Ramosen "Soy el más guapo" liburua.


"MUNDUTIK ELKARRETIK" MARRAZKIA LEHIAKETA

"MUNDUTIK ELKARREKIN" izeneko marrazki lehiaketa. 
Zatoz liburutegira elkartasuna adierazten duen marrazki bat egitera!!!


MARTXAN GURE TXIKIBLOGAK


ARGITARATU DUGU 4.ALDIZKARIA

2017/10/21

LIBURUTEGIAREN EGUNA-BLOGA

Klika ezazu marrazkiaren gainean gure web orria ikusteko.




2017/10/20

LIBURUTEGIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Urriaren 24an Liburutegiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Egun horretan saiotxo berezia izango dugu liburutegian. Kartel bat prestatzen ari gara bakoitzak kartelaren apalean bere gogokoen liburua jartzeko.



3.ALDIZKARIA

2017/10/08

EZ DA AHOTSIK BEHAR

Liburutegian dugu Armando Quintero eta Marco Somaren liburu zoragarri hau.

ISTORIO HUNKIGARRIAK

Blog berri bat argitaratu dugu, animazio film laburren bloga, hemen istorio hunkigarriak aurkituko dituzu:


2017/10/06

BIDAIA-Francesca Sanna

“Altxor” berri bat gure liburutegian: Francesca Sannaren “Bidaia”. Istorio hunkigarria, haurnartzeko, imajinatzeko, enpatia sortarazteko... Gaur egungo istorio latza, fin, leun eta sotil adierazita. 
Familia baten historia, familian irakurtzeko. 
Hona hemen liburutegiak argitaratutako booktrailertxoa:

2017/10/05

LIBURUTEGIA MARTXAN!!!

Liburutegia martxan hasi da, goizeko orduetan prentsa eta txikiblogak, jolasorduetan liburuen mailegua, jantoki orduetan eskaintza zabala (lanak, liburutegiko proiektuak...), txikiekin ipuin kontaketa saioak eta arratsaldean denontzat liburutegia zabalik. 
ZATOZ LIBURUTEGIRA... 
...hasiko zaizkizu "hegoak"!!

2017/10/04

GURE LIBURU GOMENDATUAK

Gaur Danelek, Alaitzek, Jonek, Haizeak eta Ianek liburu batzuk gomendatu dituzte. Hona hemen eurek osatutako fitxak:

























Liburu gomendatuen bloga:


https://sanfrantziskoliburugomendatuak.blogspot.com.es/

2017/10/02

MONSTER FAMILY

Munstroen familia dibertigarriak asmatu nahi dituzu? Zatoz liburutegia, denon artean familia xelebreen liburuxka osatuko dugu.


LIBURUTEGIA MARTXAN

Hau poza!! Liburutegia martxan  jarri da.
Hona hemen liburutegiak eskeintzen dituen ekintzak:

2017/06/14

KURTSO AMAIERAKO IRTEERA-ACEX 2017

Kurtso amaierako irteera egin dugu ACEX proiektuaren barruan. Barakaldoko Munoa Parkea bisitatu dugu "Ezagutu Barakaldo" programaren eskutik. 
Gidari bikaina izan dugu, eskerrik asko Iratxe, benetan bisita aberasgarria!!!




2017/06/13

WEBGUNE BARRIAK

Aurton hiru erakusketa izan ditugu liburutegian:  ClownPrintze Txikia eta Star Wars. Erakusketa bakoitzeko web orri  bat argitaratu dugu. Hemen dituzue linkak:

































2017/06/08

XABIER MENDIGUREN IDAZLEA GURE LIBURUTEGIAN

Xabier Mendiguren idazlea 2. eta 1. zikloko ikasleekin izan dugu eskolako liburutegian. 2.mailako ikasleek berak idatzitako Hiru triku, hiru truku liburua irakurri dute, eta 2.ziklokoek Kulerozahar, Puzkertin eta Super Ondo
Saio bikainak atera dira. 
Eskerrik asko Xabier gurekin egoteagatik.


 

2017/06/07

ALAINE AGIRRE GURE LIBURUTEGIAN

Alaine Agirre idazlea  eskolako liburutegira etorri zaigu 2. mailako ikasleei berak idatzitako Martin (Lazarillo Saria 2015) liburu hunkigarria kontatzera.  
Saio politak atera dira  eta  asko disfrutatu dugu.
Eskerrik asko Alaine gurekin egoteagatik.

2017/05/25

WORLD BLOOD CANCER DAY 2017 28.5

Maiatzaren 28an Odoleko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen  da.
Hemen dituzue azken urteetan liburutegian egindako ekintza bereziak. "&" ikurra erabiliz ("Zu & ni doleko minbiziaren aurka") minbizi hau sufritzen dutenenganako gure solidaritatea  eta hezur-muinaren emaileak behar direla adierazten ditugu.



2017/05/15

XABIER MENDIGUREN GURE LIBURUTEGIAN

Xabier Mendiguren idazlea  datorren maiatzaren 19an etorriko da gure liburutegira 2.zikloko ikasleekin hitz egitera. Berak idatzitako bi liburu irakurri ditugu: Puzkertin eta Kulerozahar
ESKERRIK ASKO  Xabier Mendiguren gurekin egoteagatik.
Hemen dituzue idazleari buruzko informazioa.

2017/03/24

SAN FRANTZISKO V.ARGAZKI LEHIAKETA

V Argazki Lehiaketa antolatu du Liburutegiak. Aurtengo gaia "Natura" (animaliak, landareak, paisaia naturalak...) Aurkez itzazu zure argazkiak (2 gehienez) apairilaren 25an baino lehen.

2017/03/12

MATER MUSEOA BERMEON

Mater Museoa dugu Bermeon aste honetan. EkoFish itsas hondakinen sentsibilizazio kanpainaren barruan, hondakinak "arrantzarera" irten ginen larunbat goizean. Eguraldi kaskarra izan genuen eta berehala bueltatu ginen portura. Irteera polita benetan. Eskerrik asko "MATER MUSEO"

2017/03/02

ARATUSTEAK 2017

DESFILEA
 
TXOKOLATADA



2017/02/21

MARTXOAK 8

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Liburutegian ere, datorren astean , "Euskal Herriko emakume"ei buruzko lana prestatzen hasiko gara. Iaz Bermeoko emakumeei buruzko lana burutu genuen.
Hemen dituzue iaz argitaratutako bideotxoa eta gaia lantzeko liburutegiak argitaratutako web-orriak.


























2017/02/16

ALFREDO GÓMEZ CERDÁ IDAZLEA GURE LIBURUTEGIAN

Alfredo Gómez Cerdá idazlea izan genuen liburutegian 3.zikloan irakurritako liburuei  buruz hitz egitera. Saio bikainak eta oso interesgarriak izan ziren, asko gozatu eta disfrutatu genuen. Eskerrik asko Alfredo Gómez Cerdá gurekin egoteagatik.

Hemen duzue editatutako bideotxoa eta argazkiak.



2017/02/14

HAURREN MINBIZIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Haurren Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da otsailaren 15ean. Hori dela eta ekintzatxo bat antolatu dugu eskolako liburutegian: lazotxoak okrez margotu eta lazo erraldoian itsatsi. Honela, minbizia sufritzen duten haur eta beraien familienganako solidaritatea adierazi nahi dugu.

Hona hemen  gaixotasunari buruz hausnarketa egiteko argitaratu dugun web orriladea. Informazioa, bideoak, jokoak, kanpaina desberdinak... aurkituko dituzue.

















ARGAZKIAK

2017/01/29

ELKAR LEHIAKETA 2017

Aurton ere, Liburutegiak IX. ELKAR ILUSTRAZIO eta IPUIN LEHIAKETAN hartuko du parte. Anima zaitez, gelan ipuintxo bat entzun eta liburutegian ilustratu. Zuen zain nago!!!
Klika ezazu beheko linkan ipuina entzun eta irakurtzeko: