NORA ZOAZ, WOMBAT TXIKI?-Agurne Bilbao

Charles Fugeren "Nora zoaz, Wombat Txiki?" liburuaz gozatu eta booktrailer berria argitaratzen animatu da Agurne. 
Eskerrik asko Agurne, lan bikaina!! 
Eskerrik Charles Fuge, liburu zoragarria!!!!

AZAROAK 25

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI TXARTEL GORRIA

GENERO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA GURE LIBURUTEGIAN 

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI EZ

Azaroanen 25ean Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Eskolan ekintza desberdinak egingo dira. Liburutegian ere ozen eta gogor gure  EZETZA aldarrikatuko dugu, hizkuntza deberdinetara "EZ" hitza idatziz.

Hona hemen emakumeenganako indarkeriari buruz argitaratutako web-orria




NIRE KATUA, MUNDUKO KAIKUENA-Gilles Bachelet

Begoren  gelakoek liburu dibertigarri hau irakurri dute eskolako liburutegian. Gero liburuari buruzko marrazkiak egin dituizte eta bideotxo polit hau osatu dute. Benetan dibertigarria!
Gilles Bacheleti ere idatzi diogu baina ez dugu bere helbide elektronikoa aurkitu.

NEGUKO LIBURUA -Il Sung Na

Begoren gelako ikasleek Il Sung Na idazlearen ipuin polit hau irakurri dute. Marrazkiak eta grabaketak egin ondoren bideo polit hau editatu dugu. Gainera idazleari idatzi genion eta berak  erantzun zigun. 




NON ZAUDE ILARGI?-Émile Jadoul

Iratxeren gelakoek marraztu dute Émile Jadoulen ipuin polit hau. Horrez gain idazleari gutun bat idatzi diogu denon artean.
ESKERRIK ASKO  Émile Jadoul.

BATZUETAN ATSEGIN DUT BIL-BIL EGINDA EGOTEA-Vicky Churchil eta Charles Fuge

Marisaren gelakoek marraztu dute Vicky Churchil eta Charles Fugeren ipuin dibertigarri hau. Gutun bat  idatzi diete idazleari eta ilustratzaileari. ESKERRIK ASKO!!

HODEIEKIN DANTZAN - Vanina Starkoff

Aioraren gelakoek Vanina Starkoffen liburu dibertigarri hau irakurri dute eskolako liburutegian. Gero liburuari buruzko marrazkiak egin dituzte eta bideotxo polit hau osatu dute. Benetan polita.
Vanina Starkoffi ere idatzi diogu eta berak ere erantzun digu.
ESKERRIK ASKO Vanina liburu politak egiteagatik!!

OLAJEN BIDAIA-Martín León Barreto

Maiteren gelako artistek egin dituzte Martín León Barretoren liburuari buruzko marrazki bikainak. ZORIONAK !!

BAINURA!-Taro Gomi

Taro Gomiren liburua irakurri eta gero Mari Joseren gelako ikasleek osatu dute  ipuin zoragarri hau  !

LAGUN KALEAN-Erwin Van den Arend

1go zikloko ikaleek Erwin Van den Arend liburuari buruzko marrazki polit batzuk egin dituzte, ea gustatzen zaizkizuen!



Z FAMILIA-Pep Bruno-Mariona Cabassa

Hemen duzue Pep Bruno eta Mariona Cabassaren  liburuari buruz 1go zikloko ikasleek egindako audio-liburu polit hau, ea gustatzen zaizuen!



MOTXILA IBILTARIAK

Lehen ziklorako 5 motxila ibiltari prestatuko ditugu familian irakurzeko liburuz beterik. Gozatzeko, disfrutatzeko, amesteko... Laster beste 5 prestatuko ditugu. 

EKILOREA-Anne Schneider

Entzun ezazue Anne Schneiderren ipuintxo hau 1go zikloko idazleek irudiztatuta.