SAN FRANTZISKO LIBURUTEGIA IV. ARGAZKI LEHIAKETA

IV Argazki Lehiaketa antolatu du Liburutegiak. Aurtengo gaia "Bermeo" (eraikinak, monumentuak, kaleak, jendea, natura, itsasoa....) Aurkez itzazu zure argazkiak (3 gehienez) apairilaren 6an baino lehen.
http://sanfrantziskoliburut.wix.com/argazkilehiaketa


GONZALO MOURE IDAZLEA GURE LIBURUTEGIAN

Martxoaren 14an Gonzalo Moure idazlea gure liburutegira etorriko da 3.zikloko ikasleekin hitz egitera. Berak idatzitako liburua irakurri dugu: Lili, Libertad. 
Eskerrik asko Gonzalo Moure!


MARTXOAK 8 + 365

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da, hemendik aurrera 364 egun ditugu eskubideak aldarrikatzeko eta berdintasunerantz jokatzeko. 
Liburutegian ere hasitako lanarekin jarraituko dugu, hau da, gure herriko emakumeen zerrenda luzatu, informazioa bilatu eta laukia osatu. 








MARTXOAK 8

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Liburutegian ere, aste honetan, "emakumume bermeotarrei" buruzko lana prestatzen gabiltza.
Hemen dituzue igaz argitaratutako bideotxoa eta gaia lantzeko liburutegiak argitaratutako web-orriak.
























BIHOTZA LO DAUKAT ETA ZER? BOOKTRAILERRA

TATXAN! TATXAN! 
 Paula Layak egindako booktrailer berri bat!!!! Alaine Agirreren "Bihotza lo daukat eta zer?" liburuaren booktrailerra. Eskerrik asko Paula, Alaine eta Jokin!!!