ADIBIDEZ LEHIAKETA 2017

"Adibidez" Lehiaketarako lanak prestatzen hasi gara. Zatoz liburutegiara marrazkitxoa egitera. Aurtengo gaia :"Maskota bat nahi dut".

BI TXORI ALBUM ILUSTRATUA

Liburu bikaina ausnartzeko!!! Eskerrik asko Dipacho!! 

EUSKARAREN EGUNA 2016

EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen ostiralean. Hemen dituzue aurtengo eta iazko ekitaldien bideoak eta web-orriladea: 





http://sanfrantziskoeuskaraeguna.blogspot.com.es/

GURE LIBURU KUTTUNAK

1.zikloko ikasleekin liburu zoragarriak irakurtzen ari gara eskolako liburutegian hamabostaldi honetan . 
Irakurri, gozatu, entzun, komentatu, disfrutatu, dibertitu... eta marrazkiak egin. Liburu bikainak eta zoragarriak!! Desberdintasuna, ametsak, maitasuna, adiskidetasuna, besarkada samurrak, fantasia...
Eskerrik asko Olga de Dios, Paxlak Indo-Mikel Alkoz, Stephanie Blake, David Mckee eta Guido Van Genechten.



NORA ZOAZ, WOMBAT TXIKI?-Agurne Bilbao

Charles Fugeren "Nora zoaz, Wombat Txiki?" liburuaz gozatu eta booktrailer berria argitaratzen animatu da Agurne. 
Eskerrik asko Agurne, lan bikaina!! 
Eskerrik Charles Fuge, liburu zoragarria!!!!

AZAROAK 25

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI TXARTEL GORRIA

GENERO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA GURE LIBURUTEGIAN 

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI EZ

Azaroanen 25ean Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Eskolan ekintza desberdinak egingo dira. Liburutegian ere ozen eta gogor gure  EZETZA aldarrikatuko dugu, hizkuntza deberdinetara "EZ" hitza idatziz.

Hona hemen emakumeenganako indarkeriari buruz argitaratutako web-orria




NIRE KATUA, MUNDUKO KAIKUENA-Gilles Bachelet

Begoren  gelakoek liburu dibertigarri hau irakurri dute eskolako liburutegian. Gero liburuari buruzko marrazkiak egin dituizte eta bideotxo polit hau osatu dute. Benetan dibertigarria!
Gilles Bacheleti ere idatzi diogu baina ez dugu bere helbide elektronikoa aurkitu.

NEGUKO LIBURUA -Il Sung Na

Begoren gelako ikasleek Il Sung Na idazlearen ipuin polit hau irakurri dute. Marrazkiak eta grabaketak egin ondoren bideo polit hau editatu dugu. Gainera idazleari idatzi genion eta berak  erantzun zigun. 




NON ZAUDE ILARGI?-Émile Jadoul

Iratxeren gelakoek marraztu dute Émile Jadoulen ipuin polit hau. Horrez gain idazleari gutun bat idatzi diogu denon artean.
ESKERRIK ASKO  Émile Jadoul.

BATZUETAN ATSEGIN DUT BIL-BIL EGINDA EGOTEA-Vicky Churchil eta Charles Fuge

Marisaren gelakoek marraztu dute Vicky Churchil eta Charles Fugeren ipuin dibertigarri hau. Gutun bat  idatzi diete idazleari eta ilustratzaileari. ESKERRIK ASKO!!

HODEIEKIN DANTZAN - Vanina Starkoff

Aioraren gelakoek Vanina Starkoffen liburu dibertigarri hau irakurri dute eskolako liburutegian. Gero liburuari buruzko marrazkiak egin dituzte eta bideotxo polit hau osatu dute. Benetan polita.
Vanina Starkoffi ere idatzi diogu eta berak ere erantzun digu.
ESKERRIK ASKO Vanina liburu politak egiteagatik!!

OLAJEN BIDAIA-Martín León Barreto

Maiteren gelako artistek egin dituzte Martín León Barretoren liburuari buruzko marrazki bikainak. ZORIONAK !!

BAINURA!-Taro Gomi

Taro Gomiren liburua irakurri eta gero Mari Joseren gelako ikasleek osatu dute  ipuin zoragarri hau  !

LAGUN KALEAN-Erwin Van den Arend

1go zikloko ikaleek Erwin Van den Arend liburuari buruzko marrazki polit batzuk egin dituzte, ea gustatzen zaizkizuen!



Z FAMILIA-Pep Bruno-Mariona Cabassa

Hemen duzue Pep Bruno eta Mariona Cabassaren  liburuari buruz 1go zikloko ikasleek egindako audio-liburu polit hau, ea gustatzen zaizuen!



MOTXILA IBILTARIAK

Lehen ziklorako 5 motxila ibiltari prestatuko ditugu familian irakurzeko liburuz beterik. Gozatzeko, disfrutatzeko, amesteko... Laster beste 5 prestatuko ditugu. 

EKILOREA-Anne Schneider

Entzun ezazue Anne Schneiderren ipuintxo hau 1go zikloko idazleek irudiztatuta.


PRINTZE TXIKIA-Antoine de Saint-Exupéry

Antoine de Sain-Exupéryk idatzitako Printze Txikia liburuari buruz BBK-ko erakusketa dugu eskolako liburutegian. Panel batzuen bitartez informazio desberdinarekin osatu dugu erakusketa. 
Material multimedia desberdinekin Web orri berri bat  argitaratu dugu eta  Gaueko Hegaldi eta  Printze Txikiari buruzko hainbat informazio interesgarri aurki dezakezu.

MONSTERSTREET

Aaaaa!! Ze beldurra!!!
Zatoz liburutegira munstroen kalea osatzera!!!
Ate bat aukeratu eta moztu, kartulina batean munstroa marraztu, orri biak itsatsi. Amaitzeko munstroaren deskribapena edo ipuintxoa asmatu.
Klika ezazu beheko irudian.
Aaaaaa!!!

ADARRIN

Hemen duzue ADARRIN liburuari buzuzko Hegoi Rekaldek egindako booktrailerra.

2016-2017 IKASTURTEA-LIBURUTEGIA AURKEZTEN

Aste honetan 2.zikloko ikasle guztiak liburutegira etorri dira eta aurton liburutegian egingo ditugun aktibitateak aurkeztu zaizkie. Aste honetan hasiko gara MONSTERSTREET osatzera, gero Liburutegi Eguna, Euskararen Eguna, Adibizez Lehiaketa, Elkar Lehiaketa... eta hainbat ekintza disfrutatzeko eta gozatzeko.  
Aukera bikaina! Zatoz liburutegira, zure zain nago eta...!!!

MOLIER eta VICTOR HUGO GURE LIBURUTEGIAN

BBK Fundazioak  Molier eta Victor Hugo antzerkigile frantziarri buruzko erakusketa ekarri du  gure liburutegian.
Hemen duzue liburutegiak argitaratutako we-orria.




ACEX 2016

Aintzane Albizuk irabazitako saria jasotzera joan gara Barkaldoko Clara Campoamor Kultura Etxera. Hemen dituzue ACEX urteurrenaren jardunaldiaren argazkiak. Laster igoko ditut bideoak.

WORLD BLOOD CANCER DAY 28.5

Maiatzaren 28an Odoleko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen  da.
Hemen dituzue aurton eta  igaz liburutegian egindako ekintza bereziak. "&" ikurra erabiliz (Zu & ni odoleko minbiziaren aurka) minbizi hau sufritzen dutenenganako gure solidaritatea adieraziko dugu.



Maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Hemen duzue gaia tratatzeko hainbat baliabide: ipuinak, bideoak, web-guneak, dokumentuak...


XABIER OLASO IDAZLEA GURE LIBURUTEGIAN

Xabier Olaso idazlea etorri da gure liburutegira Lehen Zikloko ikasleekin hitz egitera. Berak idatzitako liburu polita landu dugu: Iker Ikerlaria. Benetan saio bereziak eta erarkarriak izan ditugu. Idazlea, poeta, musikaria... benetako artista  da Xabier Olaso. Eskerrik asko Xabier gurekin egoteagatik.

LIBURU EGUNA

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Zatozte liburutegira liburu gomendatuen marrazkitxoak osatzen eta margotzen!!!

WILLIAM SHAKESPEARE GURE LIBURUTEGIAN

William Shakespeari buruzko BBK-k ekarritako erakusketa dugu liburutegian. Laster landuko dugu gaia.



SAN FRANTZISKO LIBURUTEGIA IV. ARGAZKI LEHIAKETA

IV Argazki Lehiaketa antolatu du Liburutegiak. Aurtengo gaia "Bermeo" (eraikinak, monumentuak, kaleak, jendea, natura, itsasoa....) Aurkez itzazu zure argazkiak (3 gehienez) apairilaren 6an baino lehen.
http://sanfrantziskoliburut.wix.com/argazkilehiaketa


GONZALO MOURE IDAZLEA GURE LIBURUTEGIAN

Martxoaren 14an Gonzalo Moure idazlea gure liburutegira etorriko da 3.zikloko ikasleekin hitz egitera. Berak idatzitako liburua irakurri dugu: Lili, Libertad. 
Eskerrik asko Gonzalo Moure!


MARTXOAK 8 + 365

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da, hemendik aurrera 364 egun ditugu eskubideak aldarrikatzeko eta berdintasunerantz jokatzeko. 
Liburutegian ere hasitako lanarekin jarraituko dugu, hau da, gure herriko emakumeen zerrenda luzatu, informazioa bilatu eta laukia osatu.