MILA ESKER KOLABORATZAILEEI!!!

Mila esker liburutegiko kolaboratzaileei, liburutegira zatozenei proposatutako ekintzak burutzera. Zuek ematen diozue liburutegiari bizitza, zuek zarete benetako protagonistak.
Saio zoragarria izan da gaurkoa, indarkeria sufritzen duten emakumeei omenaldi polita, musikaz gogoan izan (eskerrik asko Nerea) isiltasunean gogoratu eta poesiaz (eskerrik asko Urko)  ozen aldarrikatu ez dugula inolako indarkeriarik nahi!!
Eskerrik asko denoi bihotz-bihotzez,  asko maite zaituztet!!! 
Hona hemen bideotxoak!! 

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI EZ

Gaur Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko dugu liburutegian.



http://sanfrantziskoliburut.wix.com/azaroak25


MATEMATIKA 2.ZIKLOA

Hona  hemen  2.ziklorako matematika ariketak

GENERO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA 2015

Aurton ere, Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko dugu liburutegian.
Zatoz ba liburutegira  emakumeenganako indarkeriarik gabeko gizartea aldarrikatzera!
Hona hemen iaz argitaratutako bideotxoak eta web-orria:


http://sanfrantziskoliburut.wix.com/azaroak25

UDAZKENEKO POESIA

Poesiaz eta hostoz jantzi dugu liburutegia. 
Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei, poeta bikainak zarete. 
Udaberrian poema berriak loratuko dira!!!



MIKEL ZARATE GURE LIBURUTEGIAN


BBK Fundazioak Mikel Zarateri buruzko erakusketatxo bat ekarri digu gure liburutegira. Berak idatzitako "Ipuin Antzeko Alegi Mingotsak" liburuari buruzko maketa polit batzuk dira. 
ZATOZ LIBURUTEGIRA ERAKUSKETA IKUSTERA!!!