HORRA, HORRA, GURE OLENTZERO!!!-OLENTZERO 2015


Aurreko Olentzero egunetako irudiak ikusteko klika ezazu irudiaren gainean:

MILA ESKER KOLABORATZAILEEI!!!

Mila esker liburutegiko kolaboratzaileei, liburutegira zatozenei proposatutako ekintzak burutzera. Zuek ematen diozue liburutegiari bizitza, zuek zarete benetako protagonistak.
Saio zoragarria izan da gaurkoa, indarkeria sufritzen duten emakumeei omenaldi polita, musikaz gogoan izan (eskerrik asko Nerea) isiltasunean gogoratu eta poesiaz (eskerrik asko Urko)  ozen aldarrikatu ez dugula inolako indarkeriarik nahi!!
Eskerrik asko denoi bihotz-bihotzez,  asko maite zaituztet!!! 
Hona hemen bideotxoak!! 

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI EZ

Gaur Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko dugu liburutegian.



http://sanfrantziskoliburut.wix.com/azaroak25


MATEMATIKA 2.ZIKLOA

Hona  hemen  2.ziklorako matematika ariketak

GENERO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA 2015

Aurton ere, Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko dugu liburutegian.
Zatoz ba liburutegira  emakumeenganako indarkeriarik gabeko gizartea aldarrikatzera!
Hona hemen iaz argitaratutako bideotxoak eta web-orria:


http://sanfrantziskoliburut.wix.com/azaroak25

UDAZKENEKO POESIA

Poesiaz eta hostoz jantzi dugu liburutegia. 
Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei, poeta bikainak zarete. 
Udaberrian poema berriak loratuko dira!!!



MIKEL ZARATE GURE LIBURUTEGIAN


BBK Fundazioak Mikel Zarateri buruzko erakusketatxo bat ekarri digu gure liburutegira. Berak idatzitako "Ipuin Antzeko Alegi Mingotsak" liburuari buruzko maketa polit batzuk dira. 
ZATOZ LIBURUTEGIRA ERAKUSKETA IKUSTERA!!!


ESKERRIK ASKO POETAK-ASKO MAITE ZAITUET

Liburutegiaren Eguna ospatzeko poesiaz eta hostoz jantzi dugu liburutegia. 
Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei, poeta bikainak zarete. 
Udaberrian poema berriak loratuko dira!!!




POESIAZ JANTZITAKO UDAZKENA

Udazkena da eta poesiaz jantziko dugu gure liburutegia. Zatoz liburutegira olerkitxoak idaztera.
Poesiaz jantzitako udazkena
View more presentations or Upload your own.
Hona hemen aurreko urteetan argitaratutako olerkiak eta marrazkiak



olerkiak





PORTUKO URAK

Nakusarbe elkartearen biologoek, "Portuko Urak" izeneko proiektuaren barruan,  2.zikloko ikasle guztiekin aurkezpen saio bat izan dute. Victoria eta Mila gure portuetako uretan bizi diren izakiak eta beraien ezaugarriak aurkeztu dizkigute. Azkenean eskulantxo bat egin dute ikasle guztiek. "La Caixak" subentzionatutako ekintza da.
Hona hemen bideotxoa eta "Portuko Ur"ei buruz Liburutegiak argitaratutako web orria.




ODOLEKO MINBIZIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Datorren maiatzaren 28an Odoleko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko  da. Liburutegian ekintza berezi bat egin dugu "&" sinboloa zatika margoztu eta puzzlea osatu dugu, minbizi hau sufritzen dutenenganako gure solidaritatea adierazteko.


PAKO ARISTI GURE LIBURUTEGIAN

Maiatzaren 6an Pako Aristi idazlea etorriko da gure libutegira 2.zikloko ikasleekin hitz egitera. Berak idatzitako 2 liburu dibertigarri  irakurri dituzte; Nemesioren itzala eta Nemesioren elefantea. 
ESKERRIK ASKO PAKO ARISTI GUREKIN EGOTEAGATIK.



LIBURU EGUNA 2015

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horretan Yolanda Arrieta idazlea etorriko da gure liburutegira 1. zikloko ikaslekin egotera. 2 eta 3. zikloko ikasleek liburu gomendatuen marrazkitxoa osatu eta margoztuko dituzte. Hona hemen egun horretarako agitaratutako bloga.

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Domekan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Liburutegian ere, ostiralean, egun hau ospatu dugu. Gure aurtengo leloa "Neska zein mutila aukera berdina"  da. Hemen dituzue bideotxo bat eta gaia lantzeko bi wer-orri.







HAURREN MINBIZAREN AURKAKO BORRAKAREN NAZIOARTEK EGUNA 2015

Domekan Haurren Minbiziaren Aurkako Borrakaren Nazioarteko Eguna ospazten da. Aurten ere eskolan eta liburutegian ekintza bereziak egingo ditugu minbizia duten haurrekin gure solidaritatea adierazteko. Isiltasunez eskolako ikasle-irakasle  guztiek eskutik oratuta kate bat osatuko dugu.
Hona hemen  gaixotasunari buruz hausnarketa egiteko argitaratu dugun web orriladea. Informazioa, bideoak, jokoak, kanpaina desberdinak... aurkituko dituzue

GAEUEKO HEGALDIA-Antoine de Sanint-Exupéry

Antoine de Sain-Exupéryk idatzitako  Gaueko hegaldia liburuariz buruz BBK-ko erakusketa dugu eskolako liburutegian. Panel batzuen bitartez informazio desberdinarekin osatu dugu erakusketa (biografia, bibliografia, hegazkintza, emakue pilotu aitzindariak, hegazkinaren atalak eta motak...)
Material multimedia desberdinekin Web orri berri bat  argitaratu dugu eta  Gaueko Hegaldi liburuz gain Printze Txikiari buruzko hainbat informazio intersgarri aurki ditzakezu.





7.ELKAR LEHIAKETA


VII. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa martxan jarri du Elkar Argitaletxeak. Aurton ere, marrazkiak eta ipuinak aurkeztuko ditu eskolako libutegiak. 1. 2. eta 3.zikloko ikasleek hartuko dute parte. Hemen duzue Liburutegiak argitaratu duen web-orria. 
Gogoratu igaz Xabier Telletxeak irabazi zuela Ilustrazio Lehiaketaren 2. saria. Hemen bideotxo batzuk.