DAVID FDEZ. SIFRES IDAZLEA GURE LIBURUTEGIAN

David Fernández Sifres idazlea gure eskolara etorri da 3.zikloko ikasleekin hitz egitera. Berak idatzitako bi liburu irakurri dituzte 3.zikloko ikasleek. Idazle bikaina eta liburu zoragarriak!!!




GENERO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Datorren asteartean Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Ostegunean eta ostiralean gaiari buruz hausnarketa egingo dugu liburutegian eta datorren asteartean eskulantxo bat indarkeria hau salatzeko eta aurkako adierazpenak aldarrikatzeko. Hona hemen web-gunea eta igaz egindako bideotxoa.

http://sanfrantziskoliburut.wix.com/azaroak25

IDAZLEAK GURE LIBURUTEGIAN IZENEKO WEB-ORRIA ERAIKITZEN

Web berri honetan gure liburutegira etorri diren idazleei buruzko lanak aurkituko dituzue. Apur-apurka material eta informazio guztia jasotzen eta orria gaurkotuten joango gara