ENERGIA-BERRISTAGARRIAK "EDP-ENAGAS ENERGIA"

EDP-ENAGAS ENERGIA-k energia berriztagarriei buruzko saio interesgarriak antolatu ditu eskolako ziklo guztientzat. Saio bikainak izan dira, kartelen eta bideoen bidez zeintzuk dira energia berriztagarriak ikasi dugu. Monitoreen azalpenak ere bikainak izan dira. Azkenean oparitxok ere izan ditugu: motxila bat, azalpen-ariketa liburuxka intersgarri bat eta txartel batzuk. 
Eskerrik asko!!! 

"NIRE POTXOLINA MAITEA" Alaine Agirreren liburua

ALAINE AGIRREK bere lehen liburua argitaratu du. Oso liburu polita, gozoa eta irudiz beteta. Irakur ezazue asko gustatuko zaizue eta.

EUSKARA EGUNA 2013

Euskara Egunean EITB-koak  gure eskolan egon ziren. 
Hona hemen editatutako beste bideotxo batzuk.

EUSKARA EGUNA 2013

Gaur Euskara Eguna ospatzen da, egun berezia antolatu da eskolan. Hona hemen argitaratu dugun bloga
http://haritzamezularia.blogspot.com.es/



ZENBAKIAK

Zenbakikuntzari buruzko web-berri hau argitaratu dugu. Liburutegian dauden jokoen informazioa eta online jokatzeko aukera ere izango duzue. Frogatu ea ondo ikusten diren  aktibitateak.
FIREFOX-en bidez zabaldu.

http://sanfrantziskoliburut.wix.com/zenbakiak

GARI IRAKURTZEN

Eskerrik asko Gari hain  txintxo egoteagatik liburutegian.

LIBURUTEGIAN 2013

"GEOMETRIA NIRE HERRIAN" ARGAZKI LEHIAKETA

"GEOMETRIA NIRE HERRIAN" izeneko argazki lehiaketa berri bat antoalatu du Liburutegiak. Anima zaitez eta asteburu honetan, argazki kamara hartu, paseotxo bat  herritik eman eta klik klak argazkiak atera.

BLOG BERRIAK-ARIKETA BERRIAK


Blog berriak argitaratu dituzte Liburutegiak eta Ingeleso irakasleak. Klika ezazu "San Frantzisko Iharduerak" izeneko blogaren ikonoan, 2.zikloko bloga eta S.F. English Corner izeneko blogak aurkituko dituzue. 2.zikloko  GIZA GORPUTZA  blogean ariketa-piloa dago, ia bikain ateratzen duzuen.
Imagen3Imagen1