OLENTZEROREN ETXEA
5 urteko gelako ikasle guztiak IZANADUBA BASORA joan ziren ostiralean Olentzeroren etxea ikustera eta gutunak eramatera. Hona hemen jolas batzuk. Ea dena igarten duzuen!!
ZORIONAK eta URTE BERRI ON!!
GABON ZORIONTSUAK eta URTE BERRI ON!!
Disfruta ezazue "Olentzero" abestiaren bertsio bikain honekin!!
Disfruta ezazue "Olentzero" abestiaren bertsio bikain honekin!!
ELANTXOBEKO MAKUESAK
Ikertzaile eta informatiko bikaina dugu eskolan: 3. mailako Aitor Gondra. Hona hemen Elantxobeko Makuesi buruz egindako lan bikaina. ZORIONAK Aitor eta segi horrela!!
BOTERO eta UDAZKENA GURE ESKOLAN
Fernando Boteroren artelanaz apaindu ditu maisu Iñakik 2. zikloko pasilloko hormak, oso polita geratu da "Udazken Koloretan" ormaidudiekin batera. Eskerrik asko maisu. Hona hemen Boterori buruzko bideotxo batzuk. Datorren urtarrilaren 20ra arte Bilboko Museoan ikus ditzakegu Boteroren artelanak! Anima zaitez Gabonetako Oporretan Museoa bisitatzera!!
UDAZKEN KOLORETAN
Hona hemen udazkeneko kolore eta poesiarekin disfrutatzeko bideotxo eta olerkitxo batzuk!
CANTERBURYko PAPEREN MISTERIOA
Gaur, Euskeraren Nazioarteko Egunean, liburu bikain bat aurkeztu dute egileek Nestor Basterretxea Aretoan:"Canterbuyko Paperen Misterioa", komiki liburu hau thriller antzeko istorioa kontatzen du Bermeoko historian oinarrituta. Garai eta toki desberdinetatik paseotxo bat. Taldean landutako eta dukumentatutako gidoia (J.I. Unanue, Edorta Jimenez, Bitor Uriarte, Aingeri Astui, Alberto Astui, Maribel Mentxaka, José Luis Bilbao) eta marrazki bikainekin adieraztuta: Rober Garay. Liburutegirako ekarri ditut altxor honen ale bi eta batean komikigiliaren "dedikatoriaz sinaturik": gerlari zakar baten marrazkia. Hona hemen liburuaren azala eta Rober Garayk egindako "dedikatoria"
HARITZA, EUSKARA DA BIZITZA
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Liburutegian ere egun berezi hau ospatu dugu. Hemen dituzue eskolan egindako ipuintxoa eta zuek osatzeko ariketa batzuk.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)