OLENTZEROREN ETXEA

5 urteko gelako ikasle guztiak IZANADUBA BASORA joan ziren ostiralean Olentzeroren etxea ikustera eta gutunak eramatera. Hona hemen jolas batzuk. Ea dena igarten duzuen!!


ZORIONAK eta URTE BERRI ON!!

GABON ZORIONTSUAK  eta URTE BERRI ON!!
Disfruta ezazue "Olentzero" abestiaren bertsio bikain honekin!!

ELANTXOBEKO MAKUESAK

Ikertzaile eta informatiko bikaina dugu eskolan: 3. mailako Aitor Gondra. Hona hemen Elantxobeko Makuesi buruz egindako lan bikaina. ZORIONAK Aitor eta segi horrela!!
MAKUES
View more presentations or Upload your own.

BOTERO eta UDAZKENA GURE ESKOLAN



Fernando Boteroren artelanaz apaindu ditu maisu Iñakik 2. zikloko pasilloko hormak, oso polita geratu da "Udazken Koloretan" ormaidudiekin batera. Eskerrik asko maisu. Hona hemen Boterori buruzko bideotxo batzuk. Datorren urtarrilaren 20ra arte Bilboko Museoan ikus ditzakegu Boteroren artelanak! Anima zaitez Gabonetako Oporretan Museoa bisitatzera!!

UDAZKEN KOLORETAN

Udazkena amaitera doa eta laster negu zuria eta hotza datorkigu.
Hona hemen udazkeneko kolore eta poesiarekin disfrutatzeko bideotxo eta olerkitxo batzuk!




CANTERBURYko PAPEREN MISTERIOA

Gaur, Euskeraren Nazioarteko Egunean, liburu bikain bat aurkeztu dute egileek Nestor Basterretxea Aretoan:"Canterbuyko Paperen Misterioa", komiki liburu hau thriller antzeko istorioa kontatzen du Bermeoko historian oinarrituta. Garai eta toki desberdinetatik paseotxo bat. Taldean landutako eta dukumentatutako gidoia (J.I. Unanue, Edorta Jimenez, Bitor Uriarte, Aingeri Astui, Alberto Astui, Maribel Mentxaka, José Luis Bilbao) eta marrazki bikainekin adieraztuta: Rober Garay. Liburutegirako ekarri ditut altxor honen ale bi eta batean komikigiliaren "dedikatoriaz sinaturik": gerlari zakar baten marrazkia. Hona hemen liburuaren azala eta  Rober Garayk egindako "dedikatoria"

HARITZA, EUSKARA DA BIZITZA

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Liburutegian ere egun berezi hau ospatu dugu. Hemen dituzue eskolan egindako ipuintxoa eta zuek osatzeko ariketa batzuk.

EUSKARAREN MISTERIOA

Ikus ezazue bideo hau eta osatu behean dauden ariketak.

GENERO INDARKERIAREN EGUNA OSPATZEN LIBURUTEGIAN

Azaroaren 25ean Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da.  Liburutegian ere egun hau ospatu dugu, beste eskoletan egindako lana ikusi eta azkenean kartel hau osatu dugu geuk idatzitako esaldiekin. Gero jolastokian denok batera, korroan eserita eta gure eskuak loturik  "Denon artean etorkizuna jarriko dugu" leloa inarrez oihukatu dugu.

DOMU SANTU-DEFUNTUEN EGUNA

Urriaren 1ean Domu Santu Eguna ospatzen da Euskal Herrian. Munduko toki desberdinetan nola ospatzen den jai hau ikusi genuen gure liburutegian . Beldurrezko liburu erakusketa ere antolatu da eta beldurrezko  film labur batzuk ikusi genituen.
HAU BELDURRA!!!

"ADIBIDEZ" LEHIAKETA

Urtero bezala, auron ere, "Adibidez" aldizkariak lehiaketa berri bat antolatu du. Gaia "Planetaren aldeko nire ekarpen xumea" da. Liburutegian gaia landu dugu eta hainbat ikasle hartuko dute parte, gurasoek ere gonbidatuta daude. Anima zaitez eta zatoz liburutegira lehiaketan parte hartzera!!!




IV. ELKAR ILUSTRAZIO LEHIAKETA

IV. Elkar Ilustrazio Lehiaketan parte dugu. Josan Urbietaren "Tori zaharra, ekarri berria"  ipuintxoa entzun eta ipuinari buruzko marrazkiak egin dituzte 1. eta 2. zikloko ikasleek eskolako liburutegian. Benetan artista finak!!!

LITTLE NEMO

"Little Nemo"ren erakusketa izan dugu liburutegia. Little Nemo Winsor McCay komikigilearen perstonaia famatueratikoa da. Bideo hauetan Winsor McCay-en 


>

BELDURREZKO IPUINAK 2011

Benetako beldurrezko saioak disfrutatu ditugu liburutegian, sorginak, saguzarrak, kalabazak... dena kandelen argipean. A ZE BELDURRA!