DINOSAUROEN FITXATEGIA

2. eta 3. zikloko ikasleek dinosauroen fitategia hau osatu dute. Animali hauen sailkapena, kokapena, bizi ziren garaia, elikadura... eta hainbat datu gehiago ikertu dituzte. Ikasi euren lanarekin eta disfruta ezazue musikarekin.








Dinosauroak existitu dira, bai, baina orain dela hainbat milioi urte desagertu ziren. Hainbat teoria daude desagerpen hau adierazteko, askoren ustez meteoritoarena da fidagarriena, baina beste teoriak onartzen dira.
Orain dela 65 milioi urte meteorito bat jauzi zen gaur egungo Mexikon. Meteoritoaren jauziaren ondorioz lurraren gainazala asko berotu zen eta material organikoak erretzen edo konbustio erradiazioak egiten hasi ziren. Horren eraginez karbono dioxido kantitate erraldoiak izuri ziren atmosferara egutegi efektu erraldoia sortaraziz. Dinosauro berrien fosilak, aurkitu direnak noski, orain dela 65 milioi urte ingurukoak dira. Beraz jauzitako meteorito hori izan zen dinosauroekin amaitu zuena. Dinosauro gizajoak!" http://elhuyar-blogak.org/teknoskopioa2009/anemaitemaitane/dinosauroen-desagerpena/
JOKUA : Eratu dinosauro egokiak ------ PUZZLEA

Dinosauro hauek margotzeko klika ezazu gainean eta inprimatu.

FRANCESCA CHESSA IDAZLEARI IDATZI DIOGU


Eskolako liburuetegian Francesca Chessak idatzitako "Hollyren bota gorriak" libururua irakurri dugu 1go eta 2.ziklo ikasleekin. Ikasleek gutun bat idatzi diote Francesca Chessari eta berak italianoz erantzun digu.
Eskerrik asko Francesca.

EUSKAL KONTALARIEN V. FESTA BERMEON

Euskal Kontalarien V. Festa izan da ateburuan Bermeon. Ume, gaztetxo zein helduentzako ekitaldiak izan dira. Doro Zobarane, Joxemari Karrere, Pello Añorga, Amaia Arriarane, Lur Korta eta Leire Basarrate kontalariak izan ditugu gure artean. ESKERRI ASKO eta ZORIONAK!!

LUR KORTA IPUIN KONTALARIA GURE LIBURUTEGIAN

Lur Korta etorri zitzaigun liburutegira. Ze ondo pasa genuen!! ESKERRIK ASKO LUR GUREKIN EGOTEAGATIK!!



FERNANDO MORILLO GURE LIBURUTEGIAN

Fernando Morillo idazlea etorri zaigu gure liburutegira 3.ziklokoekin solasera. Saio bikaina izan dugu, oso jatorra eta dibertigarria da eta. Eskerrik asko Fernando gurekin egoteagatik





GIGANTOSAURUS

Iraku ezazue Juanesek egindako gigantosaurioei buruzko lantxo hau.

ORLANDO IMPERATOREREN LANA ADIBIDEZ LEHIAKETAREN IRABAZLEA


Maiatzaren 21ean, gure eskolako gurasoa den Orlando Imperatorek ACEX-ek antolatutako lehiaketaren saria jaso zuen. ZORIONAK!!



Arrakasta handia izan du "Adibidez lehiaketak" gure eskolan. Aurton zerrenda batetik aukeratutako liburu baten portada egin behar zen. Eskola osotik ia 300 portada aurkeztu genituen (5 urtekoek, 1go, 2. eta 3. ziklokoek). Portadak liburutegian egin ziren eta, egia esanda, oso portada dotoreak aurkeztu genituen.

Eskaintza interesgarri hau gurasoei ere zabaldu zen. Bost lan aurkeztu ziren eta euretariko bat, nagusien modalitatean, irabazlea izan da.
Walter Dreselen "Toma un café contigo mismo" liburuari buruz ORLANDO IMPERATOREK egindako lana izan da irabazlea.
ZORIONAK ORLANDO eta ESKERRIK ASKO PARTE HARTZAILE GUZTIEI!
Hemen duzue gurasoek aukeztutako lanak


GIRO BIKAINA GURE LIBURUTEGIAN

Giro bikaina dugu gure liburutegian. Hainbat lagun lanean txintxo txintxo, liburuak irakurtzen, istorioak asmatzen, ipuinak idazten eta ilustratzen. Hainbat "ameslari" liburutegian gozatzen eta disfrutatzen.

ZATOZ LIBURUTEGIRA, gure txoko miresgarrira,
ZATOZ LIBURUTEGIRA, liburuen mundu zoragarrira!!