EITB gure eskolan

"Alakrana"ren bahiketa nola bizi izan dugun Bermeoko eskoletan jakinazteko etorri ziren ostiralean EITBko kamerak gure eskolara eta Karmeldar ikastetxera.

Eskolan telebista gelan maisu Xabierri elkarrizketa eta telebista saio bat grabatu zituzten. Liburutegian ere egon ziren gure aldizkarietan argitaratutako "Alakrana"ri buruzko albisteak ikusten. Han prentsako erredaktore eta andereño Anarekin egon ziren. ESPERIENTZIA POLITA BENETAN!!




MILA ATERKI DESBERDIN






Isilatuna eta elkartasuna Portuzarrean,
mila aterki desberdin
haize eta euripean,
mila kolore desberdin
eta desio bakar bat
ASKATASUNA ARRANTZALEENTZAT
Ana

BELDURREZKO IPUINAK

Beldurrezko ipuinak idazten gabiltza aspaldion gure liburutegian. Hainbat istorio beldurgarri, hainbat pertsonai ikaragarri : mamuak, pirata maltzurrak, etxe sorginduak...
Lehenengo eta behin ipuinak eskuz idatzi, gero ordenagailuz apaindu eta azkenik gure ahotsekin grabatu. Hona hemen ipuintzo batzuk, beste guztiak liburutegiak argitaraturako beste blog honetan daude.
http://beldurrezkoipuinak.blogspot.com/