TXAKURRA, NESKA eta KATUA (Ipuina)

Hona hemen Aizak, Zigorrek eta Oihanek idatzitako ipuintxo hau. 2.mailako ikasle hauek lan bikaina egin dute. ZORIONAK!!

http://sanfrantziskoipuinak.blogspot.com/

ADIBIDEZ LEHIAKETA 2009 GURASOENTZAT ERE

Urtero bezala Bizkaiko eskola-liburutegiek lehiaketa bat antolatu dute.
Aurton zerrenda batetik aukeratutako liburu baten portada egin behar da. Gure eskolan ziklo guztietan dabiltza liburuen portadak egiten (5 urtekoak, 1go, 2. eta 3. ziklokoak ere). Portadak liburutegian egiten dira eta, egia esanda, oso portada dotore egiten ari dira.
Baina eskeintza interesgarria hau gurasoei ere zabaltzen da. Teknika eta arte-modalitate guztiak onartzen dira. Portadan ezinesbestean agertu beharko dira liburuen izenburua, egilea eta argitaletxea. Hona hemen liburuen zerrenda eta ibururen bat behar baduzue gogora ezazue eskolako liburutegitik har dezakezuela (urtarrilaren 22ra arte).

· Gau ilunekoak J. Sarrionandia
· Libreta horiko poemak. Pako Aristi
· Festa aldameneko gelan . Mariasun Landa.
· Aulki bat elurretan. Uxue Alberdi


· Los hombres que no amaban a las mujeres . Stieg Larsson.
· El sari rojo. Javier Moro
· Toma un café contigo mismo. Walter Dresel.
· Saber perder. David Trueba

EITB gure eskolan

"Alakrana"ren bahiketa nola bizi izan dugun Bermeoko eskoletan jakinazteko etorri ziren ostiralean EITBko kamerak gure eskolara eta Karmeldar ikastetxera.

Eskolan telebista gelan maisu Xabierri elkarrizketa eta telebista saio bat grabatu zituzten. Liburutegian ere egon ziren gure aldizkarietan argitaratutako "Alakrana"ri buruzko albisteak ikusten. Han prentsako erredaktore eta andereño Anarekin egon ziren. ESPERIENTZIA POLITA BENETAN!!




MILA ATERKI DESBERDIN






Isilatuna eta elkartasuna Portuzarrean,
mila aterki desberdin
haize eta euripean,
mila kolore desberdin
eta desio bakar bat
ASKATASUNA ARRANTZALEENTZAT
Ana

BELDURREZKO IPUINAK

Beldurrezko ipuinak idazten gabiltza aspaldion gure liburutegian. Hainbat istorio beldurgarri, hainbat pertsonai ikaragarri : mamuak, pirata maltzurrak, etxe sorginduak...
Lehenengo eta behin ipuinak eskuz idatzi, gero ordenagailuz apaindu eta azkenik gure ahotsekin grabatu. Hona hemen ipuintzo batzuk, beste guztiak liburutegiak argitaraturako beste blog honetan daude.
http://beldurrezkoipuinak.blogspot.com/












"ADIBIDEZ" LEHIAKETEA

Iazko ikasturtean "Adibidez" aldizkariak antolatutako lehiaketan parte hartu genuen. Gurasoek eta aitita-amonek kontatutako hainbat bihurrikeri idatzi genituen liburutegian. Gure eskolak lehiaketa honetan sari berezi bat lortu zuen aurkeztutako lanaren kalitatea eta aurkezpenagatik.
Maiatzaren 12an Barakaldoko Clara Campoamor Kultura Etxera joan ginen saria jasotzera. (Bihotza Turienzo, Maialen Correcher, Izaro Baza, Irati Torre, Miren Aizpuru, Oier Atxurra eta Jon Carranza)
ññññ
Hona hemen aurkeztutako lanak eta Clara Campoamor Kultura Etxean izandako ekitaldiaren argazki batzuk.
1
ZORIONAK TXAPELDUNAK




BELDURREZKO IPUINAK

Beldurrezko ipuinak idazten gabiltza aspaldion gure liburutegian. Hainbat istorio beldurgarri, haibat pertsonai ikaragarri : mumuak, pirata maltzurrak, etxe sorginduak...
Lehenego eta behin ipuinak eskuz idatzi, gero ordenagailuz apaindu eta azkenik gure ahotsekin grabatu. Hona hemen lehenengo ipuintxoak, laster izango dituzue besteak.


AITOR ARANA GURE LIBURUTEGIAN

Aitor Arana hirugarren zikloko ikasleekin solas egitera etorri zen. Eskolan berak idatzitako liburua irakurri genuen, "Gaueko ortzadarra" eta gero idazleari buruzko informazioa aurkituz lantxo hau prestatu genuen.

ESKERRIK ASKO AITOR GUREKIN EGOTEAGATIK





IÑAKI ZUBELDIA IDAZLEA GURE LIBURUTEGIAN

Iñaki Zubeldia idazlea 2. zikloko ikasleekin eskolan irakurritako liburuei buruz hitz egitera etorri zitzaigun gure liburutegira. Solasaldi polit bat izan genuen elkarrekin.